XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oihanalde baserria eta ohiturak ondotxo erakutsi ondoren, azkenengo kapituluan, bigarren liburukiarekin lotura egingo duena prestaturik utzi digu: gerrarako deia zabaldu da Frantzia osoan eta, gure gaztea, zalantza izpirik gabe
Eta, jakina, akaberako ezkontza ere iragarrita utzi digu Goañarekin gurutzatzen den bakoitzean koloreak gorritzen zaizkiola adierazte hutsarekin
Diogunez, beraz, bi liburukiok bata bestearen jarraipen badira ere, neurri batean bigarren honek beste liburu bat dela dirudi.
Barne egiturak (pertsonaia berberak, gai nagusi berberak...) liburu beraren bi zati direla erakusten badigu ere, gerra jokoan sartzeak aldaketa dakar lehenengotik bigarrenera.
Nola edo hala, esan liteke bigarren honetarako aurkezpen edota prestakuntza dela lehenengoa.
Hori horrela izanik, liburu bera direnik ezin ukatu.
Hala ere, bada ia erabat aldatzen den zerbait: lehenengo liburukia ia huts-hutsean deskribapen etnografikoa da, bigarrenean, berriz, deskribapen horiek
Bigarren honetan, kontaketarako hari bat hartu du, eta horrek arindu egiten du liburua.
Pertsonaia nagusia berbera da bietan, jakina: Piarres
Lehenengo liburukiaren akaberan gerrarako bidea hartu du protagonista gazteak, eta bigarrenean lagunekin elkarturik trenean doa liburua hasi orduko.
Bigarren liburukia lehenengoan utzitako egoeratik abiatzen bada ere, giroa nabarmenki aldatzen da, eta horixe zehaztea komeniko da agian lerro hauen bitartez.